XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hemen, eta hor, eta han, beti prolemak.

Ez auzi bardiñak, jakiña.

Baiña beti prolemak, buruausteak.

Udazkenaren arratsalde baten, eta haizearen indarrez, zuhaitzetako orriak goitik behera jausten ziran.

Zerua, hodeiez estaldu zan, eta trumoiaren durrunda ez hain hurrun entzun zan.

Euri tantak jausten hasi ziran.

Koldo-k guardasolaren makilla estutu eban, haizearekin burruka egiñaz.

Euria gero ta gogorrago jausten zan.

- Egun madarikatua!.

Baiña zorionez, heldu zan.

Itxi eban guardasola, astindu eban, eta atea zabaldurik, sartu zan barrura.

Mostradoreko barmanak adiskidetsu agurtu ta gero, ohi eban mahairuntz joan zan.

- Kaixo, Mikel.

Hau da egun madarikatua!.

- Hori esan dozu.

Egun madarikatua.

Baiña zuk ez dakizu ondiño noraiñoko egun madarikatua.

Koldo-ren aurpegia zuri geratu zan.

- Okerren bat? - Bai.

- Zer jazo da? - Eli harrapau dabela.

- Zeozer hartu deutse?.